Vivir del río. Oficios del agua en la Ribera de Navarra

Txalupari, arrantzale, pontoi-langile, urketari, alamin, igarle, presari, arroz-ekoizle, errotari, garbitzaile… eta Pesqueta jaia. Nafarroako Erriberako ibai-kulturari lotutako hamar lanbide eta jai bat. Lanbide horietako batzuk desagertu egin dira dagoeneko; beste batzuek, berriz, bizirik diraute, baina desagertzeko arriskuan daude. 

Liburua ibaiaz «bizitzeko» modu horiei eta, batez ere, haien protagonistei egindako omenaldia da.

Erosi Orain

Rituales festivos transfronterizos en el Pirineo occidental

Mendebaldeko Pirinioetan nazioarteko muga-lerroa eszenatoki edo leitmotiv duten hainbat jai daude. Ezagunenetako batzuk, hala nola, Hiru Behien Zerga, faceriekin lotuta daude, edo, modu orokorragoan, mendialdeko eremu honetako ekoizpen-modu tradizionalekin: abeltzaintzarekin eta basoaren ustiapenarekin. Gutxiago ezagutzen eta aztertzen diren beste jai-ekitaldi batzuek, aldiz, estatuen arteko mugaren transgresio sinbolikoa iradokitzen dute, hala nola Sarako Kontrabandisten Eguna (Kontrabandisten Eguna) eta Luzaideko Bolanteen Arnegiko Sarrera. 

Etnografia honek mugaz gaindiko jai horien eta veste batzuen aukeraketa, deskribapena eta analisisa eskaintzen du. Jai horien ezaugarri Nagusia nazioarteko mugaren alde bateko zein besteko biztanleen parte-hartze bateratua da.  

Iritziak

Fundación Barandiarán

Elkarrizketak

Eguzki irratia

Erosi Orain

Fronteras y contrabando en el Pirineo occidental

Liburu honek mendebaldeko Piriniotako mugan kontrabandoaren fenomenoa aztertzen du, ikuspegi historiko eta antropologiko batetik. Bertan, muga modernoa ezarri ondoren Espainiako eta Frantziako estatuen eta Pirinioetako ibarretako komunitateen artean sortzen diren harreman dialektikoak aztertzen dira. Zer esanahi du kontrabandoak XIX. mendetik aurrera muga-gizarte bihurtutako landa-komunitate zahar hauetan? Nola egiten zen kontrabandisten lanbidea XIX.mendean eta Espainiako Gerra Zibilaren ondorengo garaian? 

Liburua muga modernoa ezartzearen ondorioz mehatxupean aurkitzen diren komunitateen erresistentzia-moduak eta bizirauteko estrategiak aztertzen dituen dokote-tesi baten egokitzapena da.  

Erosi Orain

La ciudad de los sueños. Guía [atípica] de la Habana. Iberojet, 2001

Hondar zuriko hondartzak, ilargiaren argitan egindako dantzak…  

Habanako zutabeen artean, milaka turista espainiarren ametsak egosten dira; astebete edo bi astez, errege sentitzeko ilusioan bizi dira.  

Zergatik jarraitzen du Habanak espainiar bidaiarien helmuga gogokoenetako bat izaten? 

Liburu honetan, bisitatzen duen oro liluratzen duen hiri fotogeniko eta atsegin honen sekretuetako batzuk azaltzen dira. Egileentzat, Jesús M. Martínez eta José A. Peralesentzat, Habana, batez ere, amets egitera gonbidatzen duen lurralde literarioa da. 

Erosi Orain

Reyes de un reyno

Erresuma bateko erregeak dibulgazio-lan bat da, Nafarroako monarkiaren historia kronologikoki errepasatzen dueña, IX. mendean Eneko Aritza erregearekin izan zituen sorrera eta hastapenetatik XVI. mendean Katalina I.a erreginaren garaira arte.  

Liburuak mugarri nagusiak, dinastía-intrigak, gatazkak eta mendeetan zehar Nafarroako Erresuma eraiki zuten pertsonaiak jorratzen ditu, protagonisten ibilbide nagusietan barrena modu eskuragarri eta ulergarrian bidaiatzeko aukera eskainiz.  

Erosi Orain
Skip to content